XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1814.etik aurrera hiri berpiztuko da eta 13. uneko hondamenetik zuzpertuko da.
Baina, berriro, beste setio bat nozituko du, 1823.ekoa, frantsesak Angulemako Dukearen aginpean iristean.
Hiriak asko sufrituko du: irakur dezagun, zer zioen horretaz garaiko textu batek:
Setioan, San Martingo eraikuntzak, Miserikordia eta Ospitalea zena, suntsiketa serioa pairatu zuen, berriro zalantzan ikusi zelarik instituzio hauen iraupena berriro jo behar izan zuten emaitzetara, eta Udaletxeak ipin zitzakeen zergetara, ea nolabait aurrera egin zezaketen.
Daukagu bada, oraindik Ospitalea eta Miserikordia elkarturik eta kalteturik, azkenengo setioaren ondorioz, 1823.ekoa, San Martingo auzoan.
Arruti Doktorearen aipaturiko eskuizkribuari esker, Granjel Irakasleak faksimilen argitaratua, Donostiaren egoera 1826an ezagutzeko balore haundiko dokumentu bat daukagu.
Merezi du zentro hauen berri jakiteak:
Kanpoaldea, arboladun zelai bat dagoela dio, erdialdean kapila bat, bertan eriak paseiatzen direlarik.
Arruti Jaunak dioenez, barruan medikuntza areto bat zegoen gizonentzako, 19 ohez, eta beste bat emakumeentzat 16 ohez.
Halaber, bazeuden bi kirurgi gela: bat gizonezkoentzat, sei ohez, eta bestea emakumeentzat, zazpi ohez.
Gaineratzen du:
Denetara, hirurogei ohe zeuden ospitalean, botikaleku bat, eta beste zenbait gela, Kapelau, Sendagile eta langileentzat bakarrik.
Pertsona taldea, kapelauak, ama ekonomika batek, zenbait neskamek, erizain batek, eta atezainak osatzen zuten.
Diotenez, gaixoei ematen zaien trataera ardurazkoa da, elikadura zatia osatzen zuten: hiru laurden ogi zuri, liberdi bat haragi, eta laurdentxo bat ardo.
Baina sendagileek askatasunez alda dezakete dieta hau Sendagile betebeharrak, udaletxeko medikuek betetzen zituzten, udaletxearekin zuten akordio baten bidez Ospitalea txandaka atenditzeko betebeharra bait zuten.
Ospitalearen zuzendaritza hiriko zenbait merkatari eta nagusi Jaunez osaturiko Batzarre baten eskutan zegoen.
Instituzio honek hartzen zuen diruaren zati garrantzitsu bat, itsasuntziak kaian sartzeagatik ordaintzen zutenetik zetorren.
Bainan Arruti Doktoreak esaten du, merkatalgoa erori eta establezimendu honen egoera ekonomikoa larri jartzen dela.
Larritasun ekonomiko honek Ospitalearen Estatutoak aldatzeko beharra ikus arazi zuen, Estatuto horiek 1787.ekoak ziren.